XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, hortxe da datu orokor garrantzitsu hau ere: oraintsu arte baserri-produkzioan eta bizimoduan hartu du oina gehienbat gure hizkuntz komunitatearen gune sortzaile trinkoenak, baina mende honen erdialdetik aurrera, baserriaren gainbehera orokorra gertatu ondoren, gune sortzaile hori biziki ahulduz eta desegituratuz joan da.

Aurreko epigrafean azaldutako ezaugarriak nagusitzen ari badira munduan, horrek Euskararen Unibertsoari hainbat eginbehar handi ezartzen dizkio, bizi eta garatuko bada:

- Garapen oso eta eutsigarria lortu behar du euskal hizkuntz komunitatean, euskarazko kultur produkzioan eta euskaldun pertsonarengan. Merkatu legeak bai, batez ere produkzioan, baina justizia eta ekitatea errespetatuz.

- Protagonista berriak eta berrituak behar ditugu Euskararen Unibertsoaren garapenean.

- Estrategia berriak prestatu behar ditugu garapen oso eta eutsigarria lortzeko. Zenbait sozializazio kontzepturen birdefinizioa egin behar dugu.

- Kultur politika eta plangintza berriak, garapen egokiaren hezurdura izan daitezen.

Lehenak, garapen oso eta eutsigarriak, batzen ditu beste guztiak, izan ere, horren osagai baitira protagonistak, estrategia berriak eta kultur politikak. Ikus ditzagun banan-banan.

5.2.2 Garapen oso eta eutsigarria

Euskararen Unibertsoak, biziko bada, garapen oso eta eutsigarriaren bila joan behar du. Honek esan nahi du bere etorkizun duin eta osasuntsua bermatzeko, orain eta gero behar dituen zerbitzu guztiak eskaini eta mantentzeko gai izan behar duela, horretarako merkatuaren konkurrentzia legeak onartuz, baina justizia eta berdintasunezko oreka segurtatzeko gai diren neurrian soilik; horrela bakarrik sendotuko baitu